fLEX erabiltzeko izena eman!

Tabletarako aplikazio bat

flEX aplikazioa ikerketarako garatua izan da. Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz egina den tresna eleanitza da, hitz eta esaldi ekoizpen eta ulermena aztertzeko. Hizkuntza patologien arloko tresna eleanitzen eskasari aurre egiteko sortua izan da.

Aplikazioa Android™ tabletetan erabilgarria da eta tabletako bozgorailua eta mikrofonoak erabiltzen ditu.

Datuen kudeaketa

Testaren emaitzak tabletan grabatzen dira momentuan berean. Proba bakoitzeko audioa MP3 formatuan grabatzen da, eta 4. probako erantzunak zunenean zuzentzen eta grabatzen dira XLM formatuan. Testaren erabilpenari buruzko beste xehetasun teknikoak XML formatuan ere grabatzen dira.

Gero web plataformarekin, datuak sinkronizatu ditzakezu, datuak ikusteko, erabiltzeko eta nahi den formatuan esportatzeko. Noski aplikazioaren erabiltzaile bakoitzak bere datuak baizik ez ditu eskuragarri izango. Parte-hartzaileei buruzko informazioa oso babestua da.

PDF bertsioa eskuragarri ere bai

Ez baduzu Android™, tabletarik, PDF bertsioa erabili dezakezu ordenagailu batean eta zuhaurek emaitzak grabatu diktafono batekin.